Athletic Cluben bisita Gurutzeta, Basurtu eta IMQ Zorrozaurreko ospitaleetara

Athletic Cluben bisita Gurutzeta, Basurtu eta IMQ Zorrozaurreko ospitaleetara

Lehen taldeetako jokalari zuri-gorriek Gabonetako ohiko bisita egin diete ospitaleratutako haurrei

Gabonetako oporraldian ohitura den bezala, Athletic Clubeko ordezkariek Gurutzetako, Basurtuko eta IMQ Zorrozaurreko ospitaleak bisitatu dituzte, haurrei eta ospitaleratutako pertsonei animoa, zoriona eta lehenbailehen sendatzeko desiorik onenak helarazteko eta, bide batez, opari batzuk emateko.

Lezamako goizeko entrenamenduen ondoren, Klubeko lehen bi taldeek, hiru ospitaletan banatuta, gaixo dauden pazienteak bisitatu dituzte eta opari zuri-gorriak eman dizkiete. Goiza bereziagoa izan da txikienentzat, oparirik onena lehoien presentzia, maitasuna eta lagunartea izan baita.