Iñaki Williamsen mediku-txostena
Zerbitzu mediko zuri-gorriek aurrelaria baloratu dute, eta bere egoera orokorrari eragiten dion gaixotasun bat du, atseden hartzera behartzen duena
Iñaki Williams Athletic Clubeko jokalariari balorazioa egin diote zerbitzu mediko zuri-gorriek Lezaman, eguneko lehen orduan, eta bere egoera orokorrari eragiten dion gaixotasun bat du, atseden hartzera behartzen duena. Tratamendua jaso du. Biharko egunean beste balorazio bat egingo zaio, Ghanako kontzentraziora bidaiatu eta ahalik eta azkarren batu dadin.
Ghanako federazioko zerbitzu medikoei jokalari zuri-gorriaren egoeraren berri eman zaie.