
Deialdia: SD Eibar-Athletic Club (Kopa final-hamaseirenak)
Deialdia: SD Eibar-Athletic Club (Kopa final-hamaseirenak)
Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu bihar, urtarrilak 7, 19:00etan Ipuruan jokatuko den partidarako
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu SD Eibar taldearen aurka jokatzeko 2023/24ko Kopako final-hamaseirenetan. Neurketa urtarrilaren 7an jokatuko da, igandea, 19:00etatik aurrera Ipurua futbol zelaian.
Taldea bihar Bilboko Carlton Hotelean kontzentratuko da eta 17:00etan Ipuruara autobusean bidaiatuko dute.
Athletic Cluben deialdia:
Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, Muniain, Nico W., Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G eta Jauregizar.
Erlazionatutako partidak
SD Eibar - Athletic Club

