
Deskargatu Athletic Club - SD Eibar (Liga F, 13. J) partidaren buletina
Deskargatu Athletic Club - SD Eibar (Liga F, 13. J) partidaren buletina
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 13. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina
Liga F txapelketako 2024 urteko lehen norgehiagoka heldu da Lezamara, Athletic Club eta SD Eibar taldeak derbian aurrez aurre neurtuko dituena. Gabonek behartutako geldialdiaren ondoren, lehoiak 2023an bukatu zuten bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira. Neurketari dagokionez, argitalpenak Adriana Nanclares atezainari egindako elkarrizketa barne hartzen du. Gainera, taldeak bizi duen boladari buruzko Sara Ortega jokalari gaztearen balorazioa ezagutzeko aukera izango duzu. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - SD Eibar


