
Atezainen eta scouting ikastaro berriak AC Football Center-en
Atezainen eta scouting ikastaro berriak AC Football Center-en
Athletic Clubeko egoitza akademikoak bere eskaintza zabaldu du atezainen entrenamenduan eta Scoutingean espezializatutako prestakuntzarekin
AC Football Centerrek, Athletic Clubeko egoitza akademikoak, bi ikastaro espezializatu berri eskaintzen ditu. Alde batetik, 'Atezainen entrenamenduan espezialista' programa aurreratua, eta bestetik, 'Scouting: futbolariaren analisia' online ikastaroa.
Programa aurreratua: atezainen entrenamenduan espezialista
Atezainaren figurak garrantzi berezia du Athleticen, arlo honetan hainbat hamarkadatako lan eta esperientziarekin, 'made in Lezama' atezain handien hazkundea eragin dutenak. Martxoa eta maiatza bitartean garatuko den 'Atezainen entrenamenduan espezialista' programa aurreratuan, parte-hartzaileek lan metodologikoan, lehiaketako eta jokoko behaketan, etapa goiztiarretako garapenean eta atezainei buruzko ikuspegi osoa izateko alderdi psikologikoetan sakonduko dute.
Horretarako, programa zuzeneko zortzi online klasetan banatuta dago. Bertan, Klubeko hainbat profesionalek parte hartuko dute, hala nola atezainen entrenatzaileek, prestatzaile fisikoek, entrenatzaileek eta psikologoek. Gainera, programak aukerako hiru jardunaldi presentzial ditu, maiatzaren 23, 24 eta 25aren artean, Lezaman lehiaketak ikusiz eta entrenamendu-zelaian dinamika praktikoak erabiliz landutako kontzeptu guztiak praktikan jartzeko, Iribar egoitzan ostatu hartzeko aukerarekin.
- Nori zuzenduta dago?
'Atezainen entrenamenduan espezialista' programa aurreratua atezainen entrenatzaileei, prestatzaile fisikoei, kirol-teknikariei, scouterrei eta CAFyDko lizentziadun edo graduatuei zuzenduta dago.
- Zer ikasiko duzu?
Programa aurreratu honetako ikasleek honako gai hauek ikasiko dituzte: atezainarentzako garapen indibidualeko programa bat diseinatzen, proposamen metodologiko bat planifikatzen, entrenamenduan estrategia didaktiko desberdinak aplikatzen, keinu teknikoen mekanika exekutiboa trebatzen, atezainak jokoan zehar egiten dituen ekintzak aztertzen eta beste klub batzuen lan-metodologiak ezagutzen.
Aprobetxatu orain datorren urtarrilaren 31ra arteko merkaturatze-eskaintza!
Scouting: fubolariaren analisia
Ikastaroak %100 online zuzenean, campus birtualerako eta grabatutako klase guztietarako sarbidearekin, Scoutak klub bateko hainbat arlo eta sailetan dituen funtzioen ikuspegi integrala eskaintzen du, behaketa pertsonalizatuko tresna bat sortuz. Parte-hartzaileek Scoutaren funtzio nagusiak ezagutuko dituzte erreferente den harrobiko klub batean plantillak egiteko orduan. Athletic Clubeko profesional espezializatuek Scouting arloan duten esperientzia erakutsiko dute, talentuaren detekzioan eta banakako errendimenduan sakontzeko helburuarekin.
Gainera, ikasleek jokalarien txostenak eta datu-baseak automatizatzeko beren tresnak pertsonalizatzen ikasiko dute, scouting-ari aplikatutako teknologiako saio praktiko baten bidez.
Aprobetxatu orain 72 orduko flash eskaintza eta eman izena prezio merkeagoan!