
Deportivo Alaves, 2023/24 Kopako final-zortzirenetako aurkaria
Deportivo Alaves, 2023/24 Kopako final-zortzirenetako aurkaria
Athletic Club Lehen Mailako talde gasteiztarraren kontra San Mamesen lehiatuko da urtarrilaren 16an, asteartea, 21:00etan
Athletic Clubek Lehen Mailako Deportivo Alaves taldea izango du arerio 2023/24 Kopako final-zortzirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera, urtarrilaren 16an, asteartea, 21:00etan. Zozketaren baldintzak direla eta, finalerdietara arte (joan-etorrikoak), neurketak maila baxueneko taldearen estadioan jokatzen dira beti. Kasu horretan, LaLigako bi parte-hartzailek elkarren aurka jokatzen dutenez, lehenengo atera denaren zelaian jokatuko da, hau da, San Mamesen-
Real Betis, Terrassa eta Deportivo Murcia mendean hartzetik datoz arabarrak. Orain arte, bilbotarrek eta gasteiztarrek Kopako bederatzi kanporaketatan neurtu dituzte indarrak, guztiak partida bikoitzera, eta horietako zazpitan lehoiek aurrera egitea lortu zuten. Azkena 1995/96 denboraldian izan zen.