
Derbia eta Kopa San Mamesen 2024 urteari irekiera emateko
Derbia eta Kopa San Mamesen 2024 urteari irekiera emateko
Gure zelaiak asteburu zirraragarria biziko du: larunbatean (18:30ean) Realak bisita egingo du eta igandean, 17:00etan Madril CFF David Aznarren taldearen aurka arituko da
Asteburu ikusgarria dugu aurretik San Mamesen. Larunbat eta igandean gure lehen bi taldeen goi mailako bi partida jokatuko dira. Zale zuri-gorrien aurrean 2024an ospatzen diren lehenak izango dira, biak ala biak ikusmin handia sortuko dutena. Larunbatean, sailkapenaren goialdean kokatuta egoteaz ilusioz beterik dagoen Ernesto Valverderen taldeak Reala hartuko du 18:30ean.
Sarrera gutxi daudenez, Klubetik gure bazkideak animatzen ditugu, beste behin ere, derbira joango ez diren horiek, txartela beste pertsona bati edo Athletic Club-i utz diezaioten. Salduz gero, prezio garbiaren %50 jasoko dute (BEZa kenduta).
Igandean, Athleticek hitzordu garrantzitsu berri bat izango du. Kasu honetan, final-zortzirenetako Erreginaren Kopako partida jokatuko da David Aznarren taldearen eta Madril CFFren artean. Granada CF kanporatu eta gero, San Mamesen norgehiagoka erakargarria jokatu jokatuko du. Kopako neurketa erabakigarri honetarako sarrerak salgai daude Athletic Cluben webgunean.
Klubeko bazkideek sarrera doan jaso dezakete, webguneko sarreren atalean horrela identifikatuta. Bazkide-txartela ez da baliozkoa izango San Mamesera sartzeko. Eserlekua zenbakitua izango da, eta ez du zertan bere ohiko zenbakia izan.
Club Athletic-eko jarraitzaileek ere sarrera doan erreserbatu dezakete zelaiko edozein lekutan, Ipar-Beheko Harmailan (Herri Harmailan) izan ezik. Azken hau Gazte Abonoarentzat bakarrik da, horiek ere sarrera doan eskuratu beharko dute partidaren egunean zelaira sartu ahal izateko.
Halaber, San Mameseko txarteldegien ordutegiak honako hauek dira:
- Urtarrilak 12, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik a 20:00etara.
- Urtarrilak 13, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:30etara.
- Urtarrilak 14, igandea 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Asteburu zuri-gorria da eta gure taldeek babes osoa beharko dute euren helburuak aurrera ateratzeko. Ez galdu!
