
"Guztiarekin ahal dugunaren sentsazioa dugu"
"Guztiarekin ahal dugunaren sentsazioa dugu"
Ernesto Valverdek komunikabideen galderei erantzun die larunbat honetan San Mamesen Realaren aurka jokatuko duten derbiaren atarian
Athleticek Realaren aurkako derbia jokatuko du larunbat honetan, 18:30ean, San Mamesen. Atarikoan, Ernesto Valverdek aldagelako positibismoa transmititu die Lezamara hurbildu diren komunikabideei: "Dinamika irabazlea duzunean, ez zara inoren beldur. Gauza on guztietan inspiratzen zara horrekin jarraitu ahal izateko, eta sentsazioa da guztiarekin ahal dugula. Dena den, ezin gara deskuidatu, argi dugu hori. Taldeak dena ematen jarraituko du zelaian, egunero entrenamendu eta partida bakoitzean egiten duen bezala".
Partidaren garrantziaz galdetuta, entrenatzaileak adierazi du "txapelketako egutegia ateratzen denean harretaz begiratzen duzun partida horietako bat" dela, eta "sailkapenean biok gauden bezala ikusita, hiru puntu garrantzitsu" direla bientzat. "Irabazten badigute, hiru puntu hurbiltzen dira guregana, eta irabazten badiegu, 9raino urruntzen gara. Nolanahi ere, oraindik itzuli honetako bigarren partidan gaude, asko geratuko litzateke jokatzeko".
Aurkariari dagokionez, Valverdek esan du Reala "talde fidagarria" dela bere ibilbideari dagokionez, eta bi taldeek baja garrantzitsuak dituzten arren, Txingurrirentzat "derbi batean ahaztu egiten dituzu falta direnak, dauden jokalari guztiek partida jokatzeko gogo handia dute. Maila handiko partida izango da, bi taldeak une onean gaudelako ".
Egungo eta lehengo derbiaren arteko ezberdintasunez galdetuta, honakoa erantzun du entrenatzaile zuri-gorriak: "Nik uste dut berdina izaten jarraitzen duela, apartekoa. Ez da tanganarik behar bereziagoa izan dadin. Niri, izan ere, tangana bat dagoenean, partidak ia ez dit interesik sortzen. Ulertzen dut hori gehiago edo gutxiago gustatu dakiokeen jendea egotea, eta ez dut inolako polemikarik sortu nahi, baina niretzat partida hauek onak dira bere horretan. Reala eta Athletic egoera onean daude, ederra litzateke urtero partida hauek jokatu ahal izatea, helburua hauengatik borrokan. Hemen jokoa dugu gustoko, futbol, eta joko bikaina badago, hobe. Ziur ere partida gogorra izango dela, beti izan direlako, lehengoak, oraingoak eta gerokoak ere gogorrak izango dira".
Azkenik, larunbateko derbiaren ostean, San Mamesen ere neskek Kopako final-zortzirenak jokatuko dituztela gogorarazi du Valverdek: "Asteburu polita da Klubarentzat. Ea garaipenekin ospatzen dugun".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad

