Partida Aurrekoa: Athletic Club-Real Sociedad (LaLiga 20. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-Real Sociedad (LaLiga 20. J)

18:30etik aurrera, bilbotarrek eta donostiarrek Europako postuak jomugan duten euskal derbi zirraragarria jokatuko dute

Athletic Clubeko eta Realeko zale ororentzat egutegian gorriz markatutako data iritsi da. San Mamesek LaLigan jokatutako euskal derbiaren 154. edizioa hartuko du. Bi zalegoen gertutasun geografikoaz eta duten lehia osasuntsuaz gain, bi taldeak Europako postuetan murgilduta daude, eta, beraz, dimentsio handiagoa ematen dio gaurko norgehiagokari. Lehoiak Katedralean jokatutako azken bi derbietan lortutako emaitzak berresten saiatuko dira, eta txuri-urdinek garaipena bilatuko dute sailkapen nagusian zuri-gorriekiko aldea murrizteko.



Deialdia


Entrenatzaile zuri-gorriak 24 jokalari deitu ditu gaurko derbian Realaren aurka jokatzeko. Lehoi guztiak erabilgarri Dani Garcia, bere errekuperazio azken fasean, eta Iñaki Williams, Afrika Koparako deitua, izan ezik. Berritasun nagusia Yeray Alvarez izan da, berriz ere zerrenda batean, lesionatuta luzez egon ondoren. 

Valverde 


Errepasatu hemen gaur arratsaldean Katedralean jokatuko den euskal derbiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria

.
1909ko irailaren 7an sortu zen ofizialki, baina bere jatorriak 1904. urtera eramaten gaitu, Donostiako Recreation Club elkarte zaharrarekin eman baitzituen lehen urratsak. Donostiarrek 77 denboraldi jokatu dituzte Lehen Mailan eta bi liga titulu lortu dituzte 1980/81 eta 1981/82 denboraldietan. Reala bigarren Mailara jaitsi zen 2006/07an eta 2010ean itzuli zen maila gorenera. Champions Leagueko final-zortzirenetarako sailkatu da aurten, eta Europako txapelketetan hainbat partaidetza kateatu ditu azken urteetan. Aurretik, nabarmentzekoa da 2003/04 eta 2013/14 denboraldietan Europako txapelketa nagusi honetan parte hartu izana. Gainera, 1982/83 denboraldian Europako Kopako finalerdietara iritsi zen, Hanburgo txapeldunak kanporatuta.

Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak ez du Katedrala bere momenturik onenean bisitatuko. Seigarren sailkatua izan eta zuri-gorriengandik sei puntura egon arren, donostiarrek garaipen bakarra lortu dute LaLigan jokatutako azken bost neurketetan. Hala ere, final-hamaseirenetako Kopako partidan, Realak Malaga gainditu zuen Rosaledan etxetik kanpo.



Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Realak 153 partida jokatu dituzte maila gorenean. Orain artean, emaitzak zuri-gorrien aldekoak dira: 61 garaipen, 39 berdinketa eta 53 porrot.



San Mamesen jokatutako derbiei dagokienez, Athletic Clubek 41 garaipen, 20 berdinketa eta 15 porrot pilatu ditu orain arte jokatutako 76 ligako partidetan.



Bi taldeek Bizkaiko hiriburuan jokatu dituzten azken bost neurketei dagokienez, horietako batek ere ez du berdinketan amaitu. Athleticek hiru garaipen lortu ditu, azken biak jarraian, eta Realak bi derbi irabazi ditu, 2018/19 eta 2020/21 denboraldietan.



Kontsultatu Realaren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen norgehiagoka ez galtzeaz.