Cadiz CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Cadiz CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Kontsultatu Nuevo Mirandilla futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Cadiz CF taldeak 393 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 17tik, asteazkena, urtarrilaren 19ra arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da. 

Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NANa eta bidaia-plana jakinaraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.