Txapeldun Peñarekin batera, Arabako hiriburutik Katedralera
Azken 28 urte hauetan, Athleticek etxean jokatzen duen aldiro, Gasteizko Txapeldun Peñak antolatzen duen autobusa San Mamesera bertaratzen da.
Kopako final zortzirenetako kanporaketaren aitzakiarekin, Arabatik Katedralera bidaiatzen duten zaleen sentimenduak bertatik bertara ezagutzeko beta izan dugu.
Lakuako auzotik abiatuta, ondoren, Murgian geldialdia egiten dute, Bilbora iritsi aurretik eta, bertan, hamarnaka lagunek euren pasio zuri-gorria elkarbanatzen dute.
Bart, gainera, lehoien garaipenaz gozatzeaz gain, taldea dagoeneko Kopako final laurdenetara sailkatuta egotearen poztasunarekin etxera itzuli ziren.