
Cadiz CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Cadiz CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Cadiz CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko izen-emateko epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute
Cadiz CF taldearen aurkako partidarako sarrerak eskuratzeko izen-emateko epea amaituta, inskribatu diren guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute.
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek urtarrilak 22an, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.
GARRANTZITSUA: Iladak ekiditeko txarteldegietan eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erostean. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Erlazionatutako partidak
Cádiz CF - Athletic Club

