Club Athletic: Athletic Club-FC Barcelona neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-FC Barcelona neurketarako sarrerak

Club Athletic kideek Kopako neurketarako sarrerak eros ditzakete era esklusiboan. Salmenta orokorra urtarrilaren 22an, astelehena, hasiko da

Athletic Club-FC Barcelona neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Cluben webgunearen bitartez. Salmenta esklusiboa egongo da aktibatuta urtarrilaren 19tik, urtarrilaren 22ra, 10:30ak arte.

Kide bakoitzak bi sarrera ere eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai daudenak agortu arte.