
FC Barcelona, Kopako final-laurdenetako aurkaria
FC Barcelona, Kopako final-laurdenetako aurkaria
Jarraian erdietsitako bosgarren finalerdiaren bila, Athletic Clubek talde katalanaren aurka jokatuko du San Mamesen, datorren asteazkenean, urtarrilak 24an
Kopako final-laurdenetako zozketak Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatuko duela erabaki du. Kanporaketa, berriz ere, partida bakarrera, Katedralean jokatuko da, datorren asteazkenean, urtarrilak 24ean. Valverderen taldeak elkarren segidan lortutako bosgarren finalerdirako sailkapena eskuratzen saiatuko da.
Blaugranak KO txapelketako final-laurdenetara Barbastrori eta Unionistas de Salamancako irabazi ostean sailkatu dira. Orain arte, bilbotarrek eta kataluniarrek 45 aldiz jokatu dute elkarren aurka lehiaketa honetan, eta zuri-gorriek 15 garaipen, sei berdinketa eta 24 porrot lortu dituzte. Hala ere, Kopako kanporaketak partida bakarrera jokatzen direnetik, bietan Athletic Clubek irabazi du kanporaketa.
Lehiarik gertukoena duela bi denboraldi izan zen (2021-22), lehoiek, partida epiko batean, luzapenean Xavi Hernandezek zuzentzen duen taldeari irabazi (3-2) eta final-laurdenetara pasa zirenean. Beste efemeridea 2019-20 denboraldikoa da, non azken minutuan gauzatutako Iñaki Williamsen burukada batek finalerdiak jokatzeko txartela eman zion Athletici.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

