
"Leialak izango gara gure estiloarekin"
"Leialak izango gara gure estiloarekin"
Ernesto Valverdek biharko Valencia-Athletic partidak duen "lehentasuna" azpimarratu du FC Barcelonaren aurkako Kopako kanporaketari ekin aurretik
Athleticen jarduera handiko goizaren ostean, Kopa kanporaketaren zozketa eta Valenciaren aurkako partida jomugan, Ernesto Valverde komunikabideen aurrean agertu da Lezaman. Lehoiek, lau garaipen jarraian lortu ondoren, Ruben Barajak zuzentzen duen taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Mestallan, beti borrokalaria den Valenciaren aurka: "LaLigak lehentasun osoa du eta gero Kopan pentsatuko dugu. San Mamesen euren aurkako partida zaila izan zen eta orain momentu onean daude, hiru partida jarraian irabazita LaLigan. Oso talde gaztea eta talentuduna da, eta gora egiten ari da txapelketak aurrera egin ahala".
Etxetik kanpo valentziarren aurka irabazteak bosgarren garaipena jarraian ekarriko lioke Valverderen taldeari. Konfiantza-injekzio ikaragarria, zalantzarik gabe, datorrenerako, FC Barcelonaren aurkako Kopako kanporaketa: "Klasiko bat da, aurkari gogorra. Etxean jokatzeko zortea izan dugu, gure publikoarekin, eta ilusioz eta itxaropen onez egingo diogu aurre. Kanporaketa polita eta zaila izango da bientzat. Hori bai, lehendabizi Valenciaren aurkako partida jokatu behar dugu".
Erlazionatutako partidak
Valencia CF - Athletic Club

