"Erasoko argitasuna falta izan zaigu"

"Erasoko argitasuna falta izan zaigu"

Ernesto Valverdek aurkariaren area inguruan abagune garbiak ez izatea deitoratu du Valenciaren aurka galdu ostean

"Goian argitasun pixka bat falta izan zaigu egoerak ondo erabakitzeko. Aurkariaren areara iristen ginen, baina ez genuen gol egoera argietan islatzen". Ernesto Valverdek aurkariaren area barruan abagune argirik ez izatea porrotaren gakoetako bat izan dela aitortu du, Athleticek Valenciaren aurka porrota jaso ostean. Hamar partida jarraian galdu gabe egon ondoren, LaLigan estropezua heldu da: "Partida jokaldi batean erabaki egingo zen, eta horrela izan da. Asmatuko zuenak garaipena lortuko zuen".

Buelta gehiegi emateko denborarik gabe, lehoiek FC Barcelonaren aurkako Kopako final-laurdenetako kanporaketa jokatuko dute asteazken honetan San Mamesen. Partida gogorra, non lehoiek dena eman beharko duten hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko: "Beti zaude goibel galtzen duzunean, inori ez zaio galtzea gustatzen, zorionez denbora daramagu egin gabe eta eman daitekeen zerbait da. Orain, hobetu behar duguna errepasatu behar dugu, eta asteazkenean pentsatu".