
Partida Aurrekoa: Valencia CF-Athletic Club (LaLiga 21. J)
Partida Aurrekoa: Valencia CF-Athletic Club (LaLiga 21. J)
Lehoiek LaLigako txapelketa zelai eta talde zail baten aurka berrekingo dute
Athleticek gaur arratsaldean LaLigako jardunaldi berri bat jokatuko du, Mestallan, Valentzia CF taldearen aurka, txapelketa erregularrean lehiatuko diren 178. norgehiagoka izango dena. Zalantzarik gabe, bi talde historikoren arteko neurketa izango da. Zuri-gorriak emaitza bolada bikainarekin iritsiko dira Valentziako hiriburura, baina aurrean RC Celtaren aurka Kopan galdu ondoren, zaleei poza eman nahi dien eta oso gaztea, ausarta eta loturarik gabeko che taldea izango dute aurrean.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak 24 jokalari deitu ditu talde valentziarraren aurka jokatzeko. Dani Garcia eta Oscar De Marcos baja dira lesionatuta daudelako. Bestalde, Jauregizarrek eta Hugo Rinconek Valverdek osatutako jokalarien zerrenda osatuko dute.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 21. jardunaldia jokatu aurretik egindako adierazpenak.
Aurkaria
1919ko martxoaren 18an sortua, laugarren postuan dago LaLigako sailkapen historikoan. Maila goreneko 93 edizioetatik 89 jokatu ditu. Nazioartean garaikur gehien lortu dituen Espainiako laugarren kluba da, Europako zazpi titulurekin eta bere bitrinetan sari gehien dituen bosgarrena 23rekin: sei Liga, zortzi Kopa, Espainiako Superkopa bat, Eva Duarte Kopa bat, UEFA Kopa bat, bi Copa de Ferias, bi Europako Superkopa, Europako Errekopa bat eta Intertoto bat. Gainera, Valentziako taldea bi aldiz izan da Txapeldunen Ligako finalista, 2000 eta 2001 urteetan.
Gaur egun, Ruben Barajak zuzentzen duen taldea, 29 punturekin, sailkapeneko zortzigarren postuan dago kokatuta. Real Betis eta Realarengandik bi eta hiru puntura dago, datorren urtean Europako postu bat betetzeko lehian dauden bi klubengandik oso hurbil. Oso jokalari gazteekin, Valencia CF ikasturte bikaina egiten ari da, eta LaLigako azken bost partidetan porrot bakarra jaso du (Getafe CF-ren aurka). Ordea, hiru aldiz lortu ditu hiru puntuak (Rayo Vallecano, Vilarreal CF eta Cadiz CF-ren aurka) eta behin berdindu du (FC Barcelonaren aurka).
Estatistikak
1931/32 denboraldian LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Valencia CF-k eta Athleticek 177 partida jokatu dituzte guztira, 64 garaipen, 46 berdinketa eta 67 porroteko balantzearekin.
Mestallan jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 14 garaipen lortu ditu, 24 berdindu eta 50 aldiz galdu du.
Bi taldeen arteko azken bost neurketei dagokienez, balantzea ona da zuri-gorrientzat: porrot bat, bi berdinketa eta beste bi garaipen.
Ikusi hemen Valencia CF taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Valencia CF - Athletic Club

