Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urtarrilaren 22tik aurrera

Athletic Clubek eta FC Barcelona taldeek San Mamesen jokatuko duten Kopako neurketarako (urtarrilaren 24an 21:30ean) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urtarrilaren 22tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilaren 23an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta urtarrilaren 24an, asteazkena, 10:30etik 13:00etara eta 19:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.