Athletic Club – RCD Mallorca neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – RCD Mallorca neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urtarrilaren 22tik aurrera

Athletic Clubek eta RCD Mallorca taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeitahirugarren jardunaldiko neurketarako (otsailaren 2an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urtarrilaren 22tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak otsailaren 1ean, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta otsailaren 2an, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.