San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona

Asteazken honetan, 21:30ean, 2023/24 Kopako final-laurdenetako partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Asteazken honetan, Athletic Clubek eta FC Barcelona taldeek  2023/24 Kopako final-laurdenetako partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, norgehiagokara hurbilduko diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira.

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

Zerbitzu bereziak

Metro Bilbaok partida bukatu ondoren zerbitzu berezia eskainiko du. Tren gehigarriak norgehiagoka amaitutakoan jarriko dira martxan, amaiera-ordua edozein dela ere. Trenak hartzeko geltokiak San Mames, Indautxu eta Moyua baino ez dira izango.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Asteartea, urtarrilak 23, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Asteazkena, urtarrilak 24, 10:30etik 13:00etara eta 19:30etik aurrera. 

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 00:15era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak 

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:30etik 00:00etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day eskaintza eskuragarri.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 9:30etik 18:00etara, otordurik gabe, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 18:00etara irekiko da, menu zerbitzuarekin.

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:45ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu hemen