Irene Oguiza, taldearekin bat

Irene Oguiza, taldearekin bat

Erdilari durangarra lan-karga pliatzen hasi da bere taldekideekin batera, eskuin belauneko lesioa gainditu ostean

 

Irene Oguizak emakumezkoen lehen taldeko entrenamenduetan parte hartuko du. Hainbat hilabetez lehiatu gabe egon ondoren, Durangoko erdilaria txapelketarako prest egongo da laster. Oguizak jokatu zuen azken partida ofiziala 2023ko maiatzaren 20an izan zen, iazko ligako azken jardunaldian. Ondoren, lehoiak ebakuntza-gelatik igaro behar izan zuen ekainean, kanpoko meniskopatia batek eskuin belaunean eragindako mina konpontzeko.

Errekuperazio lan luzea izan da eta hilabeteak eman ditu bakarka bere taldekideez gozatzeko eta sentsazio onak berreskuratzeko. Horrela, Oguizak lan karga pilatuz joan behar du pixkanaka txapelketaren erritmoa hartzen saiatzeko.