
Atletico de Madrid-Athletic Club neurketarako sarrerak
Atletico de Madrid-Athletic Club neurketarako sarrerak
Kontsultatu Civitas Metropolitano futbol zelaian jokatuko den Kopako norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak
Atlético de Madrid taldeak Athletic Clubi 448 sarrera bidaliko dizkio Kopako finalaurrekoetako joaneko partidarako. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubaren webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 30etik, asteartetik, otsailaren 1era, ostegunaera, 10:00etara, bitarte.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 50 eurokoa izango da.
Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NANa eta bidaia-plana jakinaraztea.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club

