“Ez dugu partida biribila egin”

“Ez dugu partida biribila egin”

Valverdek aitortu du taldeak ez duela bere egunik onena izan Cadizen

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Cadiz CF-ren aurka Nuevo Mirandilla zelaian lortutako golik gabeko berdinketaren ostean: “Eurek kemen handiz hasi dira eta arazoak sortzen zizkiguten luze jokatuz. Baloi gehiegi galdu ditugu presiorik gabe eta ez genuen arrisku handirik sortzen haien arean, nahiz eta pare bat aldiz iritsi garen. Bigarren zatian euren zelaian kokatu gara, jokaldiren batean menderatu genitzakeela ikusten zen, baina ez da oso aukera argirik egon. Ez dugu partida biribila egin. Badakit ez dela futbolaren historiara pasako”.

Azken egunetako partiden zamari buruz galdetuta, teknikari zuri-gorriak eragina izan duela aitortu du: “Askotan, astean hainbat neurketa jokatzea ez da gauza fisikoa bakarrik, mentala ere bada. Tentsio jarraitu hori mantentzea zaila da. Kostatu zaigu, baina denoi gertatzen zaigu. Ez dugu lortu jokoan jarraitutasun gehiegi izatea, eta horrek zigortu egin gaitu. Gauza positiboak daude, baina irabaztea gustatuko litzaiguke. Aurkariari ere balioa eman behar diogu. Borrokatu dugu, ezin izan dugu eta hobetzen saiatuko gara”.