
Partida aurrekoa: Cadiz CF-Athletic Club (LaLiga 22. J)
Partida aurrekoa: Cadiz CF-Athletic Club (LaLiga 22. J)
Lehoiek, bigarren astez jarraian etxetik kanpo, teknikaria estreinatzen duen Cadizen aurka jokatuko dute
Kopako final aurrekoetara bosgarren aldiz jarraian igarotzeko balentria lortuta, Athleticek gaur arratsaldean Nuevo Mirandilla estadioa bisitatu eta bigarren astez jarraian LaLigan bisitari gisa jokatuko du. Valencia CF-k txapelketa erregularreko bolada bikaina eten ostean, lehoiek, ilusioz beterik, garaipenaren bidera itzuli nahi dute. Sergio Gonzalezen ordezkapenaren ondoren, Cadizeko taldeak aurpegi berri batekin egingo dio aurre partidari, Maurcio Pellegrinok zuzenduko du taldea aulkitik.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde cadiztarraren aurka jokatzeko. Dani Garcia bueltan da bere lesioa gainditu ostean. Imanol, Ruiz de Galarreta eta Berenguer baja dira arrazoi fisiko ezberdinengatik. Bestalde, Jauregizar lehen taldearekin arituko da beste behin.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 22. jardunaldiaren aurretik egindako adierazpenak.
Aurkaria
1910ean sortua, talde andaluziarrak 16 denboraldi egin ditu elitean. 1977/78 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, baina ezin izan zion mailari eutsi. Hainbat urtetan gora eta behera ibili ondoren, 1985 eta 1993 artean LaLigako talde onenen artean sendotu zen. Hala ere, beste behin ere, maila galdu eta 12 urtez Bigarren Mailan egon ondoren, 2003an Lehen Mailako postua berreskuratu zuen. Une zailak igaro eta denboraldi batzuk 2B mailan jokatu ondoren, talde horia berpiztu egin zen eta beste igoera bat bizi izan zuen, orain arteko azkena.
Une honetan, Cadizko taldea jaitsiera postuetan dagoen taldeetako bat da. Emaitza bolada txarraren ondoren, Sergio Gonzalez entrenatzaile kargutik kendu dute aste honetan eta Mauricio Pellegrinok hartu du taldearen gidaritza. Talde horia irailetik dago LaLigan garaipenik lortu gabe, laugarren jardunalditik, hain zuzen ere. Azken emaitzei dagokienez, Cadizek bi berdinketa lortu ditu (UD Las Palmasen eta Realaren aurka) eta hiru porrot jarraian erdietsi ditu (Granada CF, Valencia CF eta Deportivo Alavesen kontra).
Estatistikak
1977/78 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Cadiz CF-k 33 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean, eta, orain artean, emaitza zuri-gorriek emaitza positiboak lortu dituzte: 19 partida irabazi dituzte, 6 berdindu eta 8 galdu.
Nuevo Mirandilla zelaian jokatutako norgehiagokei dagokienez, balantzea oso parekatua aurkitzen da bi taldeentzat: biek sei partida irabazi dituzte, lau berdindu eta beste sei galdu.
Hala ere, talde bilbotarrak Cadizeko hirian jokatu dituen azken bost norgehiagokak ikusita, emaitzak oso onak dira zuri-gorrientzat. Lau garaipen eta porrot bakarra. Gainera, azken hiru bisitetan, Athleticek 11 gol sartu eta bitan 0-4 irabazi du, 2020/21 eta 2022/23 denboraldietan.
Kontsultatu Cadiz CF taldearen aurkako estatistikak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez Athleticen neurketa ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Cádiz CF - Athletic Club

