
Kluba | Bazkideak | Bazkideen Txokoa |
2024ko urtarrilaren 30a, bazkide kuota ordaintzeko azken eguna
2024ko urtarrilaren 30a, bazkide kuota ordaintzeko azken eguna
Klubaren Estatutu Sozialek hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko; beraz, 2024ko urtarrilaren 30a da horretarako azken eguna
Athleticek bazkideei gogorarazten die Klubaren Estatutu Sozialek hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dutela kuota soziala ordaintzeko, eta, beraz, 2024ko urtarrilaren 30a izango dela horretarako azken eguna.
Ordainagiri hori ordaindu ez duten bazkideek banku-txartelarekin egin dezakete esteka honetan edo San Mameseko leihatiletan, ordutegi honetan:
- Urtarrilaren 29an eta 30ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
