Athletic Club - Girona FC neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club - Girona FC neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urtarrilaren 29tik aurrera

Athletic Clubek eta Girona FC taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeitabosgarren jardunaldiko neurketarako (otsailaren 19an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urtarrilaren 29tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak otsailaren 18an, igandea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta otsailaren 19an, astelehena, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.