Peru Nolaskoain, SD Eibarrera

Peru Nolaskoain, SD Eibarrera

Athletic Clubeko ibilbidea bukatu du jokalariak. Klubak berrerosteko aukera, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat eta balizko igoeraren bonus bat gordetzen ditu

Athletic Clubek akordioa lortu du SD Eibarrekin Peru Nolaskoain talde armaginera transferitzeko. Ekainaren 30ean bukatzen zen zumaiarrak Athleticekin zuen kontratua. Eragiketaren barruan, Ibaiganek jokalaria berrerosteko aukera izango du, baita etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat ere, eta balizko igoera baten bonus bat jasoko luke ere, Joseba Etxeberriaren taldea maila gorenera itzultzen bada. Jokalari gipuzkoarrak 18 partida ofizial jokatu ditu guztira Athletic Cluben, horietako bost aurten.

Nolaskoain (25 urte) 2015/16 denboraldian iritsi zen Lezamara Antiguoko KE taldetik. 2018/19 kanpainan, Eduardo Berizzoren aginduetara debutatu zuen lehoi gisa CD Leganesen aurka, Unai Simonen egun berean. Estreinaldia golarekin ospatu zuen. Denboraldi berean, Getafe CFri beste gol bat sartu zion. Ondoren, Zumaiakoak hiru lagapen tartekatu ditu: RC Deportivon, SD Amorebietan eta SD Eibarren.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Peru Nolaskoaini bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan erakundearen interesen defentsan erakutsi duen dedikazioa.