
"Behetik gora egin dugu eta azkar ari gara hazten"
"Behetik gora egin dugu eta azkar ari gara hazten"
David Aznarrek Athleticek bigarren itzuli bikaina egitea nahi du, larunbat honetan Granada FC garaitzen hasita
Ligako bigarren itzulia hasiko da eta David Aznarrek agerraldia egin du bihar Granadara abiatu aurretik, larunbatean talde nazariarraren aurka indarrak neurtzeko. Lehen itzuliko azken jardunaldian Real Madriden aurka Lezaman galdu ostean, honako hu da teknikari zuri-gorriak lehe itzuliari buruz egin duen balorazioa: "Taldeak behetik gora egin du. Oso azkar hazi gara. Aurreko egunean talde zuriaren aurka oso itxura ona eman genuen. Gol gutxien jasotzen dituen taldeetako bat gara, eta pauso garrantzitsua eman dugu defentsan. Etxean norgehaigoka gehien bereganatu dituen hirugarren taldea gara, hemen goialdean sailkatuta dauden lau taldeetatik hiru pasa ondoren, eta horrela jarraitu nahi dugu".
Granada FC izango da aurkari, larunbatean, 12:00etan. "Partida zaila da, haien etxea bisitatuko dugu eta irabazteko beharra duen taldea izango dugu aurrean, ez jaisteko borrokan dagoena eta helburu hori betetzeko gero eta partida gutxiago geratzen zaiona. Etxean puntuak atera behar dituzte. Lezaman 1-0 irabazi genuen ligako partida zail bera espero dugu eta gure bertsiorik onena erakutsi beharko dugu emaitza berresteko. Levanteren aurka berdintzetik datoz. Guk ere irabazteko betebeharra dugu; izan ere, astebururo erdietsi nahi dugu eta taldeari inposatzen diogun zerbait da. Irabazlearen mentalitatea potentziatu nahi dugu", esan du Aznarrek.
Aurretik geratzen denari dagokionez, jokoan dauden puntuen erdia, entrenatzaileak espero du bere jokalarien anbizioak bultzatuta ahalik eta gehien batzea. "Lehen itzulian baino puntu gehiago atera nahi ditugu, erronka polita da eta taldeak, jokalariak ezagututa, anbizio handiarekin helburu hori betetzea bilatuko du. Gehiago nahi dugu eta azken egunera arte borrokatuko dugu. Ziur nago ahalik eta bigarren itzuli hobearen bila joango garela. Bolada positiboak luzatu nahi ditugu talde sendoagoa eta iraunkorragoa izateko".
Erlazionatutako partidak
Granada CF - Athletic Club

