
Dena prest 2024ko Aste Santuko AC Campuserako
Dena prest 2024ko Aste Santuko AC Campuserako
Athletic Clubek Aste Santuko Campusean izena emateko epea ireki du. Lehen aldiz atezainentzako berariazko modalitate bat ere izango du
Athletic Clubek 2024ko Aste Santuko AC Campusean izena emateko epea ireki du. Martxoaren 25etik apirilaren 5era izango da, eta otsailaren 11ra arte eskaintza berezian izen-emateko egongo da salgai. 2010 eta 2017 artean jaiotako adingabeei zuzendutako jarduerak Lezamako kirol-instalazioetan egingo dira, pabiloi estalia barne, 9:00etatik 14:00etara ordutegi trinkoan eta bi txandatan:
- LEHEN TXANDA: Martxoaren 25, 26 eta 27. Eskaintza baliatu eta 195 €-ko prezio murriztua lortu otsailaren 11ra arte.
- BIGARREN TXANDA: Apirilak 2, 3, 4 eta 5. Merkaturatzeko eskaintza baliatu eta 220 €-ko prezio murriztua lortu otsailaren 11ra arte.
Bazkide diren edo Club Athletic-en jarraitzaile diren haurrek %10eko deskontu gehigarria izango dute. Oraindik ez bazara, egin zaitez Club Athleticekoa eta has zaitez bere abantailez gozatzen!
Eman izena orain AC Campusean eta baliatu eskaintza berezia!
Atezainei zuzendutako AC Campus berria
Athletic Clubek 2008 eta 2015 urteen artean jaiotako atezainentzat soilik diseinatutako AC Campus modalitate berria estreinatuko du Aste Santu honetan.
Modalitate honetan parte hartzen dutenek atezainen munduan erreferentea den harrobi batean entrenatuko dute, lan metodologia diferentzial batekin, hamarkadetan zehar eliteko atezainak proiektatzea lortu duena.
Talde txikietan, entrenatzaile espezializatuekin, atezainek AC Campuseko gainerako jokalariekin egunero bi entrenamendu-saio osatuko dituzte ikasitako guztia praktikan jartzeko.
Eman izena orain Atezainen AC Campusean eta bailatu eskaintza bereziaz!
Ongi etorri pack-a eta jarduera gehigarriak
AC Campuseko parte-hartzaile guztiek ongietorri pack bat jasoko dute inskripzioarekin. Pack horrek bi kamiseta, praka motzak, galtzerdiak, jertsea eta upertsonalizatutako ur botilatxoa izango ditu. Gainera, Lezamatik San Mamesera doan autobus zerbitzua egongo da.
Aste Santuko AC Campusaren programa parte-hartzaileen prestakuntzarako eta gozamenerako diseinatuta dago. Entrenamendua, non ikaskuntza gidatua nabarmentzen den, eguneroko jardueraren ardatz nagusia izango da, baina lehen taldeetako jokalariekin bisitak jaso, AC Museora eta San Mamesera txangoak egin eta Athletic Cluben balioetan murgiltzeko aukera ere izango dute.
Gainera, parte-hartzaileen legezko tutoreek AC Campusaren gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango dute beren app ofizialaren bidez, eta bertan antolakuntzaren komunikazioak, eguneroko laburpenak eta argazki-galeriak aurkituko dituzte.