Bi jokalariak ordezkatu behar izan zituzten RCD Mallorcaren aurkako partidan
Nico Williams jokalaria ordezkatu behar izan zuten atzoko partidan, eskuin izterreko gihar aduktorean lesioa izan zuelako. Bestalde, bere anaia Iñaki Williamsek min zehaztugabea du ezker oinean. Bi jokalariak bilakaeraren zain daude.