Umeen sarrerak Girona FC taldearen kontra

Umeen sarrerak Girona FC taldearen kontra

San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa

Otsailaren 5etik otsailaren 7ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urtetik beherako adingabe batekin joateko elkarren ondoko bi sarrera erosi, 15 euroan**, LaLigako hogeita bosgarren jardunaldikoAthletic Club-Girona FC neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, lotura honetan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen.

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro