Atletico de Madrid - Athletic Club partidarako topagunea

Atletico de Madrid - Athletic Club partidarako topagunea

Madrilen dauden athleticzaleak Cefiro Plazan izango dira, eta 19:30ean Metropolitanora joango dira poliziarekin batera

2024ko otsailaren 7an, 21:30ean, Atletico de Madrid eta Athletic Cluben artean Metropolitano Estadioan jokatuko den Kopako finalerdietako joaneko partida dela eta, segurtasun arrazoiengatik, Madrilen dauden athleticzaleentzako topagune bat ezarriko da.

Cefiro Plazan kokatuko da, Canillejasko metroaren ondoan (metroko 5. linea - berdea). Inguruan taberna ezberdinak daude, zaleek neurketaren atarikoa elkarrekin dsifrutratu ahal izan dezaten. Topagune hau zelaitik 25 minutura dago, oinez.

19:30ean irtengo dira Metropolitanora bidean poliziak lagunduta, eta estadioko ateak, bai gune orokorrak, bai gune bisitaria, 20:00etan irekiko dira.

Finalerdia ikusteko sarrera duten athleticzale guztiei topagune honetara hurbiltzea gomendatzen zaie, estadiora errazago sar daitezen. Halakorik ezean, zale zuri-gorriei Metropolitanora goiz iristeko eskaten zaie, beharrezko segurtasun-kontrolak eta poltsetako ikuskapenak denbora nahikoarekin pasatzeko.