Partida aurrekoa: Atletico de Madrid-Athletic Club (Finalerdia Kopa joanekoa)

Partida aurrekoa: Atletico de Madrid-Athletic Club (Finalerdia Kopa joanekoa)

Lehoiek emaitza on bat lortu nahi dute hilaren 29an San Mamesen erabakiko den kanporaketa honen lehen neurketan

Athletic Clubek Kopako finalerdia jokatuko du bosgarren aldiz jarraian. Oraingoan Atletico de Madrid izango du aurkari bi partidatara. Joanekoa gaur izango da 21:30ean Metropolitanon eta itzulikoa hilaren 29an San Mamesen. Beraz, bi norgehiagoka hauek daude bakarrik apirileko final handiaren aurretik.

Lehoiekin oso berdinduta LaLigan, talde madrildarra gaur egun laugarren postuan dago 48 punturekin, bilbotarrek dituztenak baino hiru gehiago.


Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak taldeko jokalari guztiak deitu ditu gaurko lehiarako. Imanol ez du azkenean taldearekin bidaiatu gastroenteritis bat dela eta. 

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek Kopako finalerdia baino lehen egindako adierazpenak.
 


El rival

1903ko apirilaren 26an Madrilgo Athletic Club sortu zen, euskal ikasle batzuek bultzatuta, talde berri bat sortzeko asmoz. Atletico de Madriden elastiko zuri-gorriak 1911ko urtarrilaren 22an hasi ziren erabiltzen, eta, ondorioz, Koltxoneroak izena jarri zioten, uniformea eta garai hartako koltxoien zorroak antzekoak zirelako. 1936an, Gerra Zibila iritsi zenean, lehiaketa ofizialak bertan behera geratu ziren, eta, gatazka amaitu zenean, Abiazio Nazionalarekin, Aireko Armadaren kirol-atalarekin, bat egin zuen klubak, Athletic Aviacion de Madrid izen berriaren pean. 1947an, gaur egun ezagutzen dugun moduan deitu zitzaion, Atletico de Madrid.

Sevilla FC, Real Madrid eta CD Lugo mendean hartzetik datoz Cholo Simeonek aulkitik zuzendutako jokalariak. Orain arte, Kopako bederatzi kanporaketatan neurtu dituzte indarrak. Azkena 2013/14 denboraldian izan zen, eta lehoiek galdu egin zuten, baina lehiaketa honetan bere balantzea positiboa da 14 garaipen, lau berdinketa eta hamar porrotekin. Gainera, biek elkar ikusi dute txapelketa honetako bi finaletan. 1920/21an eta 1955/56an titulua Bilbora etorri zen, eta 1984/85ean, berriz, Madrilera joan zen.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez Athleticen neurketa ez galtzeaz.