FC Barcelona, 2023/24 Kopako finalerdietako aurkaria

FC Barcelona, 2023/24 Kopako finalerdietako aurkaria

Lehoiek talde katalanaren aurka neurtuko dituzte indarrak bi partidatan, joaneko neurketa etxean martxoaren 7an, eta itzulikoa hilabete bereko hurrengo astean, martxoaren 14an

Athletic Clubek FC Barcelona izango du aurkari 2023/24 Kopako finalerdietan. Kanporaketa partida bikoitzera izango da. Joaneko neurketa etxean jokatuko da martxoaren 7an (21:00etan) eta itzulikoa hilaren hurrengo astean, martxoaren 14an (21:00etan). 

Beste finalerdia Atletico Madridek eta Realak jokatuko dute.

Lehoiek zazpi aldiz jokatu dute talde katalanaren aurka Kopan, bi garaipen, bi berdinketa eta hiru porroteko balantzearekin. Bien arteko azken aurrekarian, finalerdietan ere, garaipena lortu zuten blaugranek penaltietan, 2017-18 denboraldian, kanporaketa bi goleko berdinketarekin amaitu ondoren.