
Athletic Club - FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu otsailaren 12tik aurrera
Athletic Clubek eta FC Barcelona taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeitazazpigarren jardunaldiko neurketarako (martxoaren 3an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, otsailaren 12tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak martxoaren 2an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta martxoaren 3an, igandea, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.