
Partida aurrekoa: UD Almeria-Athletic Club (LaLiga 24. J)
Partida aurrekoa: UD Almeria-Athletic Club (LaLiga 24. J)
Lehoiek ligari ekingo diote berriro, etxetik kanpo garaipen bat lortzeko asmoarekin, oraingoan azken sailkatuaren zelaian
Partiden erritmoak ez du etenik eta Athletic Club LaLigako jardunaldi berri baten aurrean dago. Zuri-gorriak Almerian lehiatuko dira UD Almeria azken sailkatuaren aurka. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak ez du garaipenik lortu denboraldi honetan, eta Kopako finalerdietako joaneko partidan Atletico de Madridi Metropolitanon irabazi ostean, moralki oso indartuta iritsiko den Athleticen aurka hiru puntuak ateratzea izango dute helburu.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu talde andaluziarraren aurka jokatzeko. Guruzeta eta Nico Williams, bajak UD Almeriari bisita egiteko. Vivian azken orduko baja da ere bere eskuin hankako enpeinean minagaz jarraitzen duelako.
Valverde
Errepasatu hemen osorik Ernesto Valverderen adierazpenak, LaLigako hogeita laugarren jardunaldiari dagokion norgehiagokaren aurretik.
Aurkaria
Unión Deportiva Almeria 1989ko uztailaren 26an sortu zen, Almería Club de Fitbol izenarekin, eta 2001ean hartu zuen gaur egungo izena. Andaluziarrek XXI. mendetik aurrera bizi izan dituzte urterik arrakastatsuenak: 2006/07 denboraldian Lehen Mailara igo ziren eta sei denboraldi eman zituzten bertan (horietako lau jarraian). Gainera, Errege Kopako finalerdietara iritsi ziren 2011n, Futbol Club Barcelonak kanporatu zituen eta historiako lehen finala izan zitekeenaren atarian geratu ziren. Lehen Mailako debutaren denboraldian (2007/08), bere emaitza historikorik onena lortu zuen (8. postuan), UEFAko Intertoto Koparako sailkapen postuetan amaituz, azkenean ezin izango baitzuen jokatu, txapelketan izena eman ez zuelako. Joan den urtean maila gorenean jarraitzea lortu zuen, talde igo berrietako bat izan ondoren.
Gaur egun, talde andaluziarrak ez du garaipenik lortu LaLigan jokatu diren hogeita hirugarren jardunaldietan, sei berdinketa eta hamazazpi porrotekin. Gaizka Garitanoren taldeak puntu bat lortu du azken bost norgehiagoketan.
Estatistikak
2007/08 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta UD Almeriak 15 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta zuri-gorriek balantze positiboa izan dute: hamar garaipen, hiru berdinketa eta bi porrot.
Power Horse Stadiumean jokatutako partidei dagokienez, lehoiek ere euren aldeko balantzea dute: lau partida irabazi, bi berdindu eta partida bakarra galdu.
Bi taldeek Almeriako lurretan jokatu dituzten azken bost neurketei dagokienez, Athleticek errekor oso positiboa du, lau partida irabazi eta bat berdindu baititu.
Kontsultatu UD Almeriaren aurkako estatistika osoak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.