FC Barcelonaren aurkako Kopako finalerdirako sarrerak

FC Barcelonaren aurkako Kopako finalerdirako sarrerak

Bazkideek, Club Athleticeko kideek eta Gazte Abonoek euren doako eserlekua hartu ahal izango dute ostiral honetatik aurrera. Salmenta orokorra astelehenean, otsailak 19, hasiko da, 12:00etan

Athletic Clubek San Mamesen jokatuko du berriro martxoaren 7an (ostegunean, 19:00etan) Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partidan.

Jarraian, partidarako sarrerak eskuratzeko prozedura eta denborak zehazten dira.

Athletic Clubeko bazkideek 0 €ko prezioan sarrera bat erosi ahal izango dute lehentasunez ostiral honetako 12:00etatik aurrera.

Bazkide txartelak EZ du zelaian sartzeko balio izango eta, beraz, bazkide bakoitzak bere eserlekua erreserbatu beharko du. Hauek zenbakituta egongo dira eta ez du zertan bere ohiko eserlekua izan behar.

BAZKIDEEN sarrerak erreserbatu

Horrez gain, bazkideek beste bi sarrera erosi ahal izango dituzte, 10 eurotan (+1 € kudeaketa-gastuak) helduentzat eta 5 eurotan (+1 € k.g.) 14 urtetik beherakoentzat.

Bazkideentzako salmenta esklusiboa asteleheneko 12:00ak arte egongo da martxan, orduan irekiko baita salmenta orokorra. Bazkideek sarrera doan lortzen jarraitu ahal izango dute une horretatik aurrera, baina eserlekua aukeratzeko lehentasunik gabe.

Club Athleticeko kideek 72 orduko aurresalmenta izango dute ere (ostiraleko 12:00etatik asteleheneko 12:00etara) sarrera kosturik gabe erreserbatzeko. Hortik aurrera, doako sarrera hartu ahal izango dute ere, baina lehentasunik gabe. 

CLUB ATHLETIC-eko sarrerak erreserbatu

Bestalde, Gazte Abonoek doan eskuratu ahal izango dute Ipar Beheko Harmailan sartzeko sarrera ostiral honetako 12:00etatik aurrera. 

GAZTE ABONOEN sarrerak erreserbatu

Salmenta orokorra publikoarentzat

Publiko orokorrarentzako sarreren online salmenta astelehenean, 12:00etan, aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 € k.g.) eta 14 urtetik beherakoentzako sarrerek 5 eurokoa (+1 € k.g.).

Sarrerak leihatiletan erosteko ordutegia honako hau izango da:

  • Martxoak 6, asteazkena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Martxoak 7, osteguna, 10:30etik 13:00etara eta partida hasi baino bi ordu lehenagotik. 

Edukieraren banaketa

San Mamesek mailaz maila irekiko ditu harmailak, sarrera-eskariaren arabera:

  • 1. fasea: Ekialde-Behekoa, Nagusi-Behekoa, Iparralde-Behekoa* eta Hego-Behekoa.
  • 2. fasea: Ekialde Handia (1. fasearen arabera).
  • 3. fasea: Hegoalde-Altua, Iparralde-Altua eta Nagusi-Altua (ordena honetan eta 2. eta 3. faseen okupazioaren arabera).

* IBH: Gazte Abonoentzako bakarrik irekia zazpi egun lehenagora arte. Une horretan salmenta orokorrera irekiko da harmaila.