
Kanpoko partidetarako sarrerak: Real Betis - Athletic Club
Kanpoko partidetarako sarrerak: Real Betis - Athletic Club
Bazkideen izen-ematea zabalik dago otsailaren 25ean Benito Villamarinen jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko
LaLigako 26. jardunaldiko partidarako (otsailaren 25ean, igandea, 16:15ean, Sevillako Benito Villamarin estadioan), Real Betis Balompiek 569 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi. Sarreren prezioa 30 eurokoa da.
Aipatutako partidara joateko sarrera erosi nahi duten bazkideek izena eman dezakete Bazkideen Txokoan (Atala: Prozesuetarako izen-ematea/Kanpoko partidetarako sarrerak) urtarrilaren 14tik (asteazkena) otsailaren 16ra (ostirala) 10:00etan.
GARRANTZITSUA: Partida honetatik, eta datuen babesa dela eta, taldeko inskripzioak ez dira egingo beste bazkideen PINa sartuz, baizik eta euren Bazkideen Txokotik bertatik baieztatu beharko dute talde batean izena emanda dutela, eta horretarako aldez aurretik posta elektronikoz abisatuko zaie.
Izen-emate kopurua eskuragarri dauden plazak baino handiagoa balitz, zozketa egingo litzateke otsailaren 16an bertan (ostirala), 11:00etan. Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketarako duten parte-hartze zenbakia eta, hori egin ondoren, sarituak izan diren ala ez baieztatuko zaie.
Zozketa beharrezkoa ez bada, publikoak, orokorki, soberan dauden gainerako sarrerak ere erosi ahal izango ditu Klubak bide honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.
Sarrera batekin saritutako bazkideak
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu dutenek, bazkide saridunen jatorrizko txartelez gain, dokumentu hau aurkeztu beharko dute, sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NANa eta bidaia-plana osatuz.
Gogorarazten da derrigorrezkoa dela bazkide saridunak sarrera hartu eta ordaintzea, bestela ezin izango du izena eman Klubak edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Denboraldi berean jokabide hori bera bigarren aldiz errepikatzen bada, edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko gaitasungabetzea 365 egunez luzatuko da.