Athletic Clubek Liga F-ren 'Amor por los colores' ekimenarekin bat egin du

Athletic Clubek Liga F-ren 'Amor por los colores' ekimenarekin bat egin du

Klub zuri-gorriak kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunera batu da eta bere jokalariek ostadarraren bandera duten lokarriak eramango dituzte Real Betisen aurkako neurketan

Athletic Clubek bat egin du Liga F-k antolatutako 'Amor por los colores' ekimenarekin, kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori dela eta, talde zuri-gorriak eta Real Betisek Lezaman jokatuko duten 18. jardunaldian, bi klubetako jokalariek eta teknikariek ostadarraren bandera duten lokarriak eramango dituzte, futbolean inklusioaren eta errespetatuaren garrantziaz gizartea kontzientziatzeko.

Homofobia aspaldidanik izan da kirolaren munduan dagoen arazo bat, aniztasunaren adierazpen askea mugatu duena eta LGBTIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio, arbuio eta indarkeria egoerak sortu dituena. Ezin bestela izan, Athletic Clubek bat egiten du beste behin berdintasunaren eta aniztasunaren defentsa publikoarekin.

Lehen taldeko jokalariez eta teknikariez gain, lokarri-jokoak banatuko dira Lezamara partida ikustera hurbiltzen diren lehen jarraitzaileen artean.