
Athletic Clubek eta IMQ-k lau denboraldirako berritu dute osasun-laguntzako hitzarmena
Athletic Clubek eta IMQ-k lau denboraldirako berritu dute osasun-laguntzako hitzarmena
Akordioa Zorrotzaurreko Klinikan sinatu da, eta bertan izan dira Jon Uriarte presidentea eta Oscar de Marcos eta Marta Unzue jokalariak
Jon Uriartek, Athletic Clubeko presidenteak, eta Javier Aguirregabiriak, IMQko zuzendari nagusiak, osasun laguntza eta babesletza hitzarmena berritu dute gaur eguerdian, 2027ko ekainaren 30era arte. Bertan izan dira Oscar de Marcos, gizonezkoen lehen taldearen lapitaina, eta Marta Unzue, emakumezkoen taldekoarena.
Konpainiak 26 urte daramatza Athletic Clubekin lotuta bere aseguru-etxe ofizial gisa. Bi erakundeen arteko lankidetzak Lezamako lehen bi taldeen eta beheko kategorien osasun-laguntza hartzen du barne, eta Klubeko langileek, haien familiek eta jokalariek ere beren abantailak dituzte.
Jokalariei osasun-laguntza eskaintzeaz gain, IMQ da San Mamesen partidak jarraitzen dituzten milaka ikusleei sorospena emateaz arduratzen den konpainia. Horretarako, enpresak dozena bat profesional baino gehiago ditu alor horretan, baita medikuntza eta erizaintzako ehun bat ikasle ere, IMQk eta UPV-EHUk sinatutako hitzarmenari esker, Katedralean tutoretzapeko praktiken bidez lanbide-heziketa osatzen dutenak.