
"Azkar gailentzeko gai bagara, haiek sufrituko dute"
"Azkar gailentzeko gai bagara, haiek sufrituko dute"
David Aznarrek selekzioen partidek behartutako geldialdiaren aurretik "Lezama garaipen batekin eta modurik onenean agurtu" nahi du
Selekzoek behartutako Ligako geldialdiaren aurretik, Real Betisek Liga F-ko azken partidan bisitatuko du Lezama. Bolada ezberdinetan murgilduta dauden bi talde arituko dira nor baino nor gehiago. Athletic Clubek bi garaipen lortu ditu jarraian (Kopan UD Tenerifaren aurka eta Ligan Sporting Huelvaren kontra) eta Real Betis, jaitsiera postuetan kokatuta. "Denboraldiko une honetan talde guztiak gauzak jokatzen ari dira. Goikoen aurka, Champions plazengatik borrokatzen ari direlako eta behekoen aurka, inork ez duelako mailaz jaitsi nahi eta Lehen Mailan mantendu nahi dutelako. Irabazteko eta puntuatzeko premia duen taldea jasoko dugu. Entrenatzailea eta taldea ezagututa, ziur nago egoera iraultzen saiatzen ari direla eta partida zail bat planteatuko digutela", adierazi du David Aznarrek Lezaman jokatuko den norgehiagokaren atariko prentsaurrekoan.
"Betisek neurketaren erritmoa kontrolpean nahi izatea espero dut. Oso talde alaia da, jokoan ekimena izan nahi du eta talentu handiko jokalariak dituzte. Horrela izan ez dadin ahal duguna egiten saiatuko gara, partidako protagonistak izan gaitezen eta arriskua sor diezaiegun. Azkar gailentzeko gai bagara, sufritu egingo dute", jarraitu du talde andaluziarrari buruz.
Azkenik, lehoiek haztegi zuri-gorrian jokatutako partidetan izan ari diren paper ona goraipatzeko aukera ez du galdu nahi izan. Aznarren arabera, "gogo handia dugu Lezaman hiru puntu gehiago lortzeko, Huelvan praktikan jarri genuen dinamika eta joko onarekin jarraitzeko eta gure jendearen aurrean selekzioen geldialdiaren aurretik modurik onenean agur esaten saiatzeko. Oso pozik gaude astero gure laguntza ematera etortzen den jendearekin. Lezama gotorlekua da. Punturik ihes ez egiteko, etxean jokatzea faktore garrantzitsua izan behar zela genuen helburu. Oso une politak bizi izan ditugu eta pozik gaude zaleekin sortu den sinergiarekin".