
Partida aurrekoa: Athletic Club-Girona FC (LaLiga 25. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-Girona FC (LaLiga 25. J)
Europako postu bat eskuratzeko zuzeneko lehian, talde zuri-gorriak LaLigako talde errebelazioaren aurka jokatuko du
Lehen itzuliko lehia neurketa zirraragarria izan zen, eta 21:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den partida ere bikaina izatea aurreikusten da.
Athletic Clubek eta Girona FC-k elkarren aurka jokatuko dute 25. jardunaldia itxiko duen norgehiagoka. Valverderen taldeak urrezko aukera du bere historiako denboraldirik onena egiten ari den talde kataluniarrari puntuak murrizteko.
Sailkapeneko bigarren postuan, denboraldi honetako errebelazio taldea bihurtu da Girona eta Europarako postua bat lortzeko faborito argia da.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde kataluniarraren aurka jokatzeko. Ander Herrera baja da lesionatuta dagoelako. Bestalde, Nico Williamsek eta Gorka Guruzetak Valverdek osatutako jokalarien zerrenda osatuko dute.
Valverde
Errepasatu hemen LaLigako hogeita bosgarren jardunaldia jokatu aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.
Aurkaria
1930eko uztailaren 23an sortu zen, eta lehen aldiz Girona FC taldeak 2017/18 denboraldian jokatu zuen Lehen Mailan. 1970az geroztik, Montilivin aritzen da etxeko talde gisa, 13.320 ikuslerentzako edukiera duen zelaia. 2017ko abuztuaren 23an, City Football Groupek eta Girona Football Groupek erosi zuten taldea, eta, beraz, gaur egun, Manchester City edo New York City FC osatzen duten taldeetako kide bat da, besteak beste. Iaz maila gorenean mantendu ondoren, talde kataluniarra orain arte elitean egin duen denboraldi onena osatzen ari da.
Gaur egun, Michelek zuzentzen duen taldea LaLigako sailkapenean bigarren postuan dago kokatuta. 24 jardunaldi jokatu ondoren, talde katalanak 56 puntu erdietsi ditu. Ikasturte bikaina gauzatzen ari da: 17 partida irabazi, 5 berdindu eta soilik bi neurketa galdu ditu. Bitxia bada ere, punturik eskuratu ez dituen bi partidak Real Madriden aurka izan dira, txapelketa erregularrean lehiatu den azken aurkariaren kontra.
Estatistikak
Athletic Cluben eta Girona FC-ren arteko norgehiagokak futbolaren aro modernoan hasi ziren izan ere, 2017/18 denboraldian jokatu zuten estreinekoz LaLigan. Bi taldeek zazpi neurketa jokatu dituzte guztira eta bakoitzak hiruna partida irabazi eta bana berdindu ditu.
Bestalde, bi taldeek hiru partida baino ez dituzte jokatu Katedralean. Horietatik, Athletic Clubek bi aldiz lortu ditu hiru puntuak eta Girona FC-k behin erdietsi du garaipena.
Honako hauek izan dira bi taldeek Bizkaiko hiriburuan jokatu dituzten hiru partidetan lortutako emaitzak:
Kontsultatu hemen Girona FC taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Girona FC

