
“Berebiziko hiru puntu dira guretzat”
“Berebiziko hiru puntu dira guretzat”
Valverdek “talde handi baten aurka” lortutako garaipena ospatu du, “animo aldetik asko suposatzen duena”
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Girona FC-ren aurka 3-2 irabazi ostean: “Partidak denetik izan du. Ez da geldialdirik egon, ezta atseden hartzeko denborarik ere. Ziur asko, orain arteko neurketarik zorrotzenetakoa izan da. Joan-etorri etengabea izan da. 3-1ekoarekin bagenekien ez zegoela itxita, haiek ez dutelako inoiz amore ematen eta 3-2koa lortu dutelako. Gero oso aukera argia izan dute , baina Vivianek gola ekidin du. Sufritu dugu eta berebiziko hiru puntu dira guretzat. Animo aldetik asko suposatzen du arerio gogorren aurka datozen jardunaldi zailei begira. Europan jokatzeko urrats garrantzitsua eman dugula uste dut, baina oraindik asko geratzen da”.
Era berean, teknikari zuri-gorriak bere jokalarien lana goraipatu du: “Norgehiagoka oso bizia izan da, dena eman dugun bi talde onen artean. Joanekoa ere horrela izan zen. Jokalari bat beti zelai erdian libre aurkitzen duen talde handi bat dira. Jokoa menderatzen dute eta aurrelariekin konektatzen dutenean erabakigarriak dira. Presio oso handia eta oldarkorra edukitzera behartzen gintuzten, horrek dakarren arriskuarekin atzean gehiegi ez sartzeko. Egia da baloiak lapurtu dizkiegula eta arriskua sortu diegula. Haiek ere min egiten ziguten presio hori gainditzen zutenean, sarritan iristen baitziren gure areara”.