Partida aurrekoa: Real Betis-Athletic Club (LaLiga 26. J)

Partida aurrekoa: Real Betis-Athletic Club (LaLiga 26. J)

Andaluziarrak eta lehoiak aurrez aurre, bien helburu europarrei begira garrantzi handia duen neurketan

Lehoiek neurketa erakargarria dute gaur, haiek bezala, Europako helburuak lortu nahi dituen arerio baten aurrean. Real Betis eta Athletic Clubek, 16:15etik aurrera, Benito Villamarinen jokatuko dute bi taldeen egitasmoei begira oso garrantzitsuak diren hiru puntu jokoan izanda. Sevillan irabaziz gero, lehoiek hamahiru puntura urrunduko lukete talde andaluziarra eta Champions Leagueko postuengatik borrokan jarraitzeko aukerak bere horretan mantenduko lituzkete.



Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu Real Betisen aurka jokatzeko Sevillan. Iñigo Lekue eta Ander Herrera baja dira lesionatuta daudelako. Harrobiko jokalaria den Hugo Rinconek beteko du Ernesto Valverderen zerrenda.

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 26. jardunaldiko neurketaren aurretik egindako adierazpenak. 

Aurkaria

Real Betis Balompie, 1907an sortua, Sevillan egoitza duen kluba da. 58 denboraldi osatu ditu Lehen Mailan eta 2014/15 denboraldian igo zen azken aldiz maila gorenera. Benito Villamarin estadioan jokatzen du, 60.721 lagunentzako edukierarekin, eta 2020tik Manuel Pellegrini teknikari txiletarrak zuzentzen du, 2026ra arteko kontratuarekin. Bere palmaresean 1934/35 denboraldiko Liga titulua eta 1976/77, 2004/05 eta 2021/22 denboraldietan lortutako hiru Kopak nabarmentzen dira.

Athletic Club baino hamar puntu beherago dago LaLigan, zazpigarren postuan. Talde andaluziarra baja nabarmenekin iritsiko da bien arteko hitzordura, lesioengatik zein txartel pilaketagatik. Real Betisek lau partida daramatza jarraian porrotik jaso gabe. Hala ere, pasa den ostegunean Conference League txapelketatik at geratu zen Dinamo de Zagreb taldearen aurka Kroazian berdindu ostean.


Estatistikak

1932an LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Betisek 115 partida jokatu dituzte guztira, eta balantzea lehoien aldekoa izan da: 47 garaipen, 35 berdinketa eta 33 porrot.

Benito Villamarinen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 13 garaipen, 19 berdinketa eta 25 porrot erdietsi ditu.

Sevillako taldearen aurka bertan jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, datuak onak dira etxeko taldearentzat. Athleticek hiru berdinketa eta bi porrot pilatu ditu.



Kontsultatu Real Betisen aurkako estatistika osoak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.