
Athletic Club - Deportivo Alaves neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - Deportivo Alaves neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu otsailaren 26tik aurrera
Athletic Clubek eta Deportivo Alaves taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeita bederatzigarren jardunaldiko derbirako (martxoaren 16an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, otsailaren 26tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak martxoaren 15ean, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta martxoaren 16an, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.