Psikologiari buruzko online kongresua AC Football Centerren

Psikologiari buruzko online kongresua AC Football Centerren

Ezagutu jokalarien alderdi psikologikoak euren errendimendua hobetzeko helburuarekin

Talde batean tratatzen ditugun pertsonen arlo mentalari arreta ematea ezinbestekoa da futbolarien entrenamenduan. Horren harira, AC Football Centerrek, Athletic Clubeko egoitza akademikoak, %100 online izango den biltzar bat antolatu du jokalarien zaintza psikologikoaren inguruan. 

Hiru egunez, apirilaren 22tik 24ra, harrobiko klub batek bere futbolarien egitura psikologikoa modu integralean nola artatzen duen ikasiko duzu, bai prestakuntzaren esparruan, bai errendimenduaren esparruan.

Aukera paregabea da Athletic Clubeko profesionalen zeharkako lan-metodoa ezagutzeko, ez bakarrik Psikologia Sailarena, baita entrenatzaileena, metodologoena eta jokalarien familia eta gizarte harremanen arduradunena ere.

Nori zuzenduta dago biltzarra?

'Psikologia: futbolariarentzako arreta' kongresua beren funtzioen egunerokoan jokalariekin elkarreragiten duten profesionalei zuzenduta dago: analista taktikoak, idazkaritza teknikoa, scouterrak, kirol-zuzendariak, kirol-teknikariak, entrenatzaileak eta CAFDko lizentziadunak edo graduatuak.

Zer ikasiko dute parte harzaileek? 

  • Psikologia Sailaren antolaketa klub profesional batean.
  • Diziplina anitzeko talde teknikoko lan-estrategiak.
  • Jokalariekin garatu beharreko teknika praktikoetako gaitasunak.
  • Saioen eta zereginen diseinuan ikuspegi psikologikoaren txertaketa.
  • Nola lagundu futbolariari ahalik eta potentzial handiena garatzen.

Noiz ospatuko da biltzarra? Zer iraupen dauka?

%100 online formatuan egingo da apirilaren 22, 23 eta 24ko arratsaldeetan, 16:30etik 20:30era, eta guztira 12 orduko iraupena izango du. Kongresua bere osotasunean grabatuta geratuko da ikasleek gerora ere campus birtualaren bidez ikusi ahal izan dezaten.

Izen emateak

Izena emateko epea zabalik dago AC Football Centerren webgune ofizialean. Aprobetxatu datorren martxoaren 8ra arteko eskaintza eta matrikula zaitez prezio merkean. Gainera, bazkidea edo Club Athleticeko kidea bazara, % 5eko deskontu gehigarria izango duzu.

Zure zain gaude AC Football Centerren!