Kanpoko neurketarako sarrerak: UD Las Palmas - Athletic Club

Kanpoko neurketarako sarrerak: UD Las Palmas - Athletic Club

Bazkideen izen-ematea zabalik dago martxoaren 10ean Estadio de Gran Canaria futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko

LaLigako 28. jardunaldiko partidarako(martxoaren 10ean, igandean, 16:15ean) UD Las Palmas taldeak 450 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi. Sarreren prezioa 30 eurokoa da.

Aipatutako partidara joateko sarrera erosi nahi duten bazkideek izena eman dezakete Bazkideen Txokoan (Atala: Prozesuetarako izen-ematea/Kanpoko partidetarako sarrerak) urtarrilaren 28tik (asteazkena) martxoaren 1era (ostirala) 10:00etan.

GARRANTZITSUA: Datuen babesa dela eta, taldeko inskripzioak ez dira egingo beste bazkideen PINa sartuz, baizik eta euren Bazkideen Txokotik bertatik baieztatu beharko dute talde batean izena emanda dutela, eta horretarako aldez aurretik posta elektronikoz abisatuko zaie.

Izen-emate kopurua eskuragarri dauden plazak baino handiagoa balitz, zozketa egingo litzateke martxoaren 1ean bertan. Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketarako duten parte-hartze zenbakia eta, hori egin ondoren, sarituak izan diren ala ez baieztatuko zaie.

Zozketa beharrezkoa ez bada, publikoak, orokorki, soberan dauden gainerako sarrerak ere erosi ahal izango ditu Klubak bide honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.

Sarrera batekin saritutako bazkideak

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu dutenek, bazkide saridunen jatorrizko txartelez gain, dokumentu hau aurkeztu beharko dute, sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NANa eta bidaia-plana osatuz.

Gogorarazten da derrigorrezkoa dela bazkide saridunak sarrera hartu eta ordaintzea, bestela ezin izango du izena eman Klubak edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Denboraldi berean jokabide hori bera bigarren aldiz errepikatzen bada, edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko gaitasungabetzea 365 egunez luzatuko da.