Athletic Cluben komunikatu ofiziala
Athletic Clubek erabat gaitzesten ditu atzo San Mameseko zabaldegian izandako istiluak eta indarkeriarik gabeko futbolaren aldeko konpromiso osoa berretsi du
Ohar ofizial honen bidez, Athletic Clubek atzo Atletico Madrilen aurkako Kopako finalerdiko partidaren atarian San Mameseko zabaldegian izandako istiluak erabat gaitzesten ditu.
Era berean, Athletic Clubek indarkeriarik gabeko futbolaren aldeko konpromiso osoa berretsi du, non gizalegearen kontrako jokaerarik eta ekintza bandalikorik ez ditu onartzen.
Atzo San Mameseko zabaldegian izandako istilu larriek sekulako ospea galtzea ekartzen dute gure zale eredugarriarentzat eta Athletic Clubentzat. Istiluak eragin zituztenek, hesiak jaurti zituztenek, botilak bota zituztenek eta, azken batean, ultra burugabe gisa jokatu zutenek ez dute Athletic Club ordezkatzen, eta athleticzale familia osatzen dugun guztion gaitzespena merezi dute.
Azkenik, Athletic Clubek bere atxikimendua eta elkartasuna adierazi nahi die zaurituei, eta lehenbailehen osatzea opa die.