Club Athletic: lortu Villarreal eta Granadaren aurkako partidetarako sarrerak

Club Athletic: lortu Villarreal eta Granadaren aurkako partidetarako sarrerak

Martxoko galderak lehoiek martxoan jokatuko dituzten bi neurketetarako bi sarrera bikoitz ditu saritzat

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Martxoko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren Villarreal CF eta Granada CFren aurkako partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira. 

Hauxe da galdera: Ze egunetan pasako da Korrika San Mamesetik?. Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Otsaileko lehiaketako irabazleak, hortaz, FC Barcelona eta Deportivo Alaves taldeen aurkako norgehiagoketarako sarrerak lortu dituzten Club Athletic kideak 25363 (FC Barcelona) eta 20874 (Deportivo Alaves) zenbakiak izan dira. Zorionak! 

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!