Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona neurketaren buletina (27. J)

Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona neurketaren buletina (27. J)

Gozatu San Mamesen igande honetan (21:00etan) jokatuko den EA Sports 2023-24 LaLigako 27. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz

Kopako gau handiaren ondoren, LaLiga San Mamesera itzuliko da beste partida ikusgarri batekin. Athletic Clubek eta FC Barcelonak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan San Mamesen (21:00etan), LaLigako 27. jardunaldiko partidan.Lehoiak hiru puntuak lortzeko eta Kopako finalerako sailkapenak utzita sentsazio onei jarraipena emateko gogotsu zelairatuko dira.

Klikatu hemen buletina deskargatzeko

Zuri-gorrien etxeko partiden ohiko argitalpenean, bi taldeen arteko partidaren gaurkotasunaz gain, taldearen iparrorratz bihurtu den Ruiz de Galarreta erdilariari buruzko erreportaje bat aurkituko dugu. Gainera, Euskal-Nafar Alpinismo Federazioak partidaren atarian jasoko duen omenaldia aipatzen du argitalpenak.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.